A-8 autobidean hileko 30 euroko muga ipiniko dutela iragarri du Rementeriak

Anboto 2016ko eka. 8a, 14:10

Unai Rementeria ahaldun nagusiak eta Imanol Pradales diputatuak prentsaurrekoa eman dute neurria azaltzeko. 2017ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

2017tik aurrera, Bizkaiko ordainpeko errepideetan 30 euroko muga bateratua ipiniko du Aldundiak. Beraz, A-8, Hegoaldeko saihesbidea eta Artxandako tunelak erabiltzeagatik, ez dira 30 euro baino gehiago ordaindu beharko. Ondorioz, Durangaldeko erabiltzailek ere tope bera edukiko lukete. Rementeriak uste du Durangaldeko biztanleak direla neurriagatik onura ikusiko dutenetako batzuk: "Uste dugu proposamena ona dela bizkaitar guztientzat, Bizkaiko edozein herritan bizi badira ere. Baina, bereziki, Durangaldean, Busturialdean eta Lea Artibain bizi direnentzat".

Rementeriak esan du sei hileko lanak egingo dituztela. Gainera, obrak 750.000 euroko inbertsioa eskatzen duela dio, eta gero, urtero, sistemaren kostua 3,3 milioi eurokoa izango dela ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!