Erle habiak kentzeko lanetan ibili dira suhiltzaileak

Anboto 2016ko eka. 3a, 09:00

Iurretako etxe batean eta Zornotzako lorategi batean erle arrunten habiak kentzen ibili ziren, suhiltzaileak, atzo.

Iurretako Bixente Kapanaga kaleko habia kentzerik ez zuten lortu atzo, suhiltzaileek azaldu dutenez, eta gaur berriro ibiliko dira lan horietan.

Suhiltzaileek azaldu dute udaberrian ohikoak izaten direla horrelako lanak, erleak beraien habiak egiten hasten direlako sasoi honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!