Pilotalekuko aurrealdea edo ataria ere eraberritu dute. Teilatuan lehengo egitura mantendu, eta gainaldetik berri bat gehitu diote, Zabalandiko arduradunek azaldu dutenez.
Pilotaleku barruan ere ibili dira lanean. Aurreko horma, ezker pareta eta harmailak berdez pintatu dituzte berriro, eta markagailu elektroniko berri bat jarri dute. Horregaz batera, sarreran biltegi txiki bat egin dute, askotariko materiala gordetzeko balioko duena.