Gorka Fraileri espetxe araudia ezartzea eskatu dute

Anboto 2016ko mai. 30a, 12:19

Gorka Fraile preso durangarrari Espetxe Erreglamendua —gaixo larriak dituzten presoei dagokien atalekoa— aplikatzea eskatuz mozioa onartu du Iurretako Udalak.

Badajozeko (Extremadura, Espainia) kartzelan dago Fraile, eta minbiziari aurre egiteko ebakuntza egin zioten duela bederatzi hilabete. Erakunde publikoek Fraileri osasunerako eskubidea bermatu behar diotela dio mozioak: “Presoek, preso egoteagatik, ez dituzte-eta oinarrizko eskubideak galtzen”.EAJk eta EH Bilduk babestu dute idatzia. PSE-EE abstenitu egin da: “Legean jasota dago preso hauen egoera. Irten ez bada, epaileak hala erabaki duelako izango da”.

Izurtzako mozioa
Izurtzan aho batez onartutako mozioan bat egiten dute Fraileren egoeraren eta jasotako tratamenduaren inguruko irakurketan. Bide horretatik, eskumena duten erakundeei adierazpenaren berri ematea adostu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!