Ibilaldia dela eta, euskotrenek tren zerbitzu bereziak antolatu ditu maiatzaren 29rako. Joan etorriak errazteko helburuarekin, egun osoan zehar, Atxuri-Durango-Eibar eta Bermeo-Durango ibilbidetako trenen zerbitzuak indartuko dituzte.
Horrez gain, Bermeotik Durangora garraio aldaketa gabe trenak eskainiko dituztela jakinarazi dute Euskotrenekoek, baina Bermeotik Bilbora doazen bidaiariek Amorebietan trenez aldatu beharko dutela adierazi dute.
Hauek dira domekarako trenen maiztasunak:
Atxuri-Durango: 15 minutu
Bermeo – Durango: 30 minutu
Eibar – Durango: 30 minutu
Trenen ordutegien informazio gehiago 902 543 210 telefonuan eta www.euskotren.es webgunean.