Gazteen berbak

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2016ko mai. 20a, 12:21

“Gazte gara gazte” proiektuak, gehien bat, aisialdia eta hizkuntza ikertzen ditu. Zehatzago, zera erakutsiko digu egitasmoak: ohiturak zein zaletasunak nola aldatu diren eta gaur egun horietan euskarak zein leku hartzen duen. 

Horretarako ez dago modu hoberik esperientziak entzutea baino, eta horrela egin dute “Gazte gara gazte” honetan. Hain zuzen ere, 80 gazte baino gehiago elkarrizketatu dituzte, Euskal Herri osokoak. Beraz, hainbat kontu interesgarri entzuteko aukera izateaz gain, herri hizkera ezberdin batzuk aditzekoa ere badugu euskarri erabaki duten web gunean. 

Ikusiko duzuenez, hizlaria nongoa den hiztegia ere nabarmen aldatzen da, baina hori ez da arazoa izango. Izan ere, gehienetan testuinguru hutsak esango digu hitz bakoitzak zer esan nahi duen; eta horrela izango ez balitz, ez kezkatu! Web orrian bertan baituzue gazte hiztegia. Sartu eta ikusi Euskal Herriko gazteek zelako berbak erabiltzen dituzten. Benetan polita! 

“Zelan ulertuko diot nik batek daki zein herri hizkeratan hitz egiten duenari?”; lehen ohiko aitzakia izaten zen euskara ikasleen artean. Gaur egun, ordea, teknologiari esker, ez dugu arazo hori. Hortaz, aprobetxatu eta erabili horrelakoak!!!

 

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!