Durangoko hiltegia behin-behinekoa zenez, beste nonbait hiltegi berri bat eraikitzea zen udal bultzatzaileen asmoa, bertako okelaren ekoizpena eta kontsumoa indartzeko. Horretarako, 87.000 metro karratuko lursail bat erosi zuten Berrizen, bankuei 2 milioi euro inguruko mailegua eskatuta. Azpiegituretan inbertsio handiak ikustera ohituta geunden sasoia zen. Baina, azkenean, egitasmoa pikutara joan zen. Beraz, udalek 2 milioi euro gastatu dituzte, erabili barik eta momentuz funtzio argirik barik dagoen lursailagatik; zuloa egin dute.
Likidazioaren dirua gehituta (baserritarrekin eta hornitzaileekin zituzten zorrak, esaterako), 2,6 milioiko zorra osatzen zen.
Eta orain lurragaz, zer?
Berrizko lurra erosita zegoen, eta proiektua idatzita ere bai. 87.000 metro karratutik 35.000 erabiliko ziren hiltegirako, eta gainerako lurra sektoreko beste enpresa batzuei saltzeko erabili gura zuten. Baina, orain, proiektua etenda dagoela, lehen sektorerako kalifikatutako lur horien etorkizuna ez dago batere argi. Zertarako erabiliko da lur hori? Emango diote erabileraren bat udalek, ala saldu egingo dute? Zelan estaliko dute zuloa?
Jose Luis Navarro Abadiñoko alkatea da Erraldeko likidatzaileetako bat, eta onartu du dirua “ezertarako ere ez” dela gastatu. “Ea erosleren bat agertzen den, eta arineketa batean salduko dugu”. Bere esanetan, Abadiñok 765.000 euro ipini ditu guztira Erralden, eta oraindik 114.000 geratzen zaizkio ordaintzeko, Berrizko lurren zorra betetzeko. Ez da soilik Abadiñoko kasua; Otxandiok ere, adibidez, 120.000 euro ipintzeko ditu.
Hiltegi berria?
Durangoko hiltegia zarratu eta gero, abeltzainek Oñatira, Zestoara edota Laudiora joan behar izan dute abelburuak hiltzera. Nekazaritza Elikagaien Behatokiaren azterketa baten arabera, 2012tik 2014ra bitartean, %20 bajatu zen Bizkaiko abelburuen hilketa. Gainera, okela sektorearen eztabaida berriro mahai gainean dago, Eusko Jaurlaritzak estrategia berria martxan ipini gura duelako, bertako okelaren kontsumoa indartzeko. Besteak beste, sektoreekin berbetan hasi da, hiltegien egoera aztertzeko. EHNEk ere egin du ekarpena: “Bertako ekoizpena finkatu gura bada, derrigorrezkoa da hiltegi bat”, esan du Alberto Llonak. Bizkaian hiltegia zabaltzeko asmoz, elkarte bat osatu gura du EHNEk, eta hiltegi berria Berrizko lurretan eraikitzea proposatu du.
Adostasunik bako amaiera baten kronikaAdostasun faltak zipriztindutako amaiera baten kronika izan zen Erralderena. 2012ko urtarrilaren 13an itxi zen Durangoko hiltegia, Eusko Jaurlaritzaren aginduz. Laneko funtzionamendua U estilotik lerrora pasatzea exijitzen zen, baina instalazioak ez ziren egokiak horretarako. Horrez gainera, gogoratu behar da Aramotzeko auzokideak ere ez zeudela hiltegiagaz gustura. Zabalik zegoen Bizkaiko azken hiltegia zen Durangokoa. Durangokoa itxita, egitasmoaren bultzatzaileek Berrizko hiltegi berrian ipini zuten begirada. Eraikitzeko 7,5 milioiko inbertsioa aurreikusi zuten, eta %60 soilik segurtatu zuten; Erralde elkartea osatzen zuten udalek diruaren %20 ipintzea onartu zuten, eta Eusko Jaurlaritzak %40 ematea hitz eman zuen. Esperantzak hile gutxitan zapuztu ziren, eta adostasun politiko falta agerian geratu zen. Bilduk gobernatutako udalek eta Garaikoak birkapitalizazioa egin nahi zuten, eta EAJk gobernatutakoek eta Abadiñokoak enpresa likidatzea. Birkapitalizazioaren aldekoak gehiago ziren, eta Erralden beste udal batzuk sartzeko saiakera egin zuten. Ez zuten lortu, eta urrian, aho batez erabaki zuten elkartea desegitea |
Udalek beren gain hartutako zorra (€)ABADIÑO 570.000 (%21) |
Juan Gallastegi (Harakina) “Gastuak handitu egin zaizkigu. Behiak Oñatira eramateak garraioa garestitzen du”Juan Gallastegik harategi bi ditu Durangaldean: Durangon eta Zaldibarren. Harategi hauetako okela bere familiak duen ustiapenean ekoiztutakoa da. Bere senide batek 1955ean Zaldibarren sortutako harategia izan zen gaur egungo familia-enpresaren abiapuntua. Iritzi oso kritikoa izan zenuen bere momentuan Erralderen proiektuagaz. Zergatik? Orain non hiltzen dituzue zuen behiak? Non egon daiteke irtenbidea? Erralderen itxierak zein eragin izan du Durangaldean lehen sektorean? |
Aitor Biritxinaga (Esne-behien ustiategia dauka) “Interesgarria litzateke hiltegi berri bat egitea, aberastasuna emango lioke inguruari”Durangaldeko ustiapen handienetarikoa dauka Aitor Biritxinaga berriztarrak. Esne ekoizpenean egiten du lan, eta beraz, hiltegi faltaren eragina beste ikuspegi batetik dakar. Hiltegi berri baten beharra ikusten du, baina sektore handizkarien partaidetzagaz. Erralde itxi zenetik, zelan eragin dizu inguruan hiltegirik ez edukitzeak? Eta behiak hiltzeko, zelan moldatu zarete? Hiltegi berri bat eraikitzeak ez dirudi gauza erraza, eta Erralderen aurrekaria hor dago... |