Pilar Caballerok lortu du saria, 500 euro balio duen bono bat hain zuzen ere. Geu Beko kideak maiatzaren 6an eta 7an Eroski supermerkatuan egon ziren errifak saltzen, eta 4.200 euro batzea lortu zuten. Behar bereziak dituztenen aldeko egitasmoa indartzeko balioko die diruak. Horregatik, Geu Bek eskerrak eman dizkio Eroskiri.