Eskola materialagaz betetako 60 kaxa Senegalera bidaliko dituzte

Anboto 2016ko mai. 9a, 14:18

La Otra Mirada elkarte humanitarioak eskola materiala batzeko kanpaina gauzatu du eskualdeko hainbat ikastetxeetan.

Senegalgo ikastetxe bati laguntzea zuten helburu. Durangaldeko hainbat ikastetxeetan zein bestelako tokietan jarritako bilguneen bidez, 60 bat kaxa betetzekoa adina material batu dute. Gurpildun aulki bat ere jaso dute. Batutako guztia Senegalera bidaliko dute laster. Kanpainak izandako harreragaz pozik daudela adierazi du La Otra Mirada elkarteko Elena Ariznabarretak: “Eskerrak eman gura dizkiegu parte hartu duten denei”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!