Hika berba egiteko topalekua sortuko du Gukak

Anboto 2016ko api. 27a, 12:15

Guka euskaltzaleen bilguneak hitanoz berba egiteko tertulia antolatu du, eta maiatzaren 5ean izango da lehenengo hitzordua.

Hika berbetan ikasi gura dutenei aukera bat eskaini gura diete horrela. Bestalde, dagoeneko berba egiten dakitenei ere luzatu diete gonbitea, eta euregaz batera tertulia garatuko dute. Maiatzaren 5ean da lehen zita, 19:30ean, Plateruenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!