Hitzez eta Ahotsez

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2016ko api. 19a, 09:46
hitzez eta ahotsez

Badator Hitzez eta Ahotsez ekimenaren III. edizioa. Aurreko urteotako arrakasta ikusita, aurten ere, jendaurreko irakurraldia egingo da Durangaldean.

Badator Hitzez eta Ahotsez ekimenaren III. edizioa. Aurreko urteotako arrakasta ikusita, aurten ere, jendaurreko irakurraldia egingo da Durangaldean.


Protagonistak, oraingo honetan, Durangaldeko bertako idazleak izango dira; klasikoak zein egungoak. Hala ere, nahi duen irakurle orok izango du parte hartzea.


Ekitaldirako aste bete falta bada ere, Zornotzako Barnetegiak Durangaldeko Hitzez eta Ahotsez zoriondu nahi du. Uste dugu oso helburu polita lortze aldera egiten dutela lan: ingurukoak euskal literaturara hurbiltzea; euskaraz irakurtzeari beldurra kentzea. Eta, gainera, ondo egiten dute. Beraz, txalo bero bat!


Gu geu bagoaz! Apirilaren 22an, arratsaldeko 6etan, Plateruena Kafe Antzokian egongo gara irakurtzeko prest. Eta zuok? Ez zarete animatuko? Euskal literaturagatik, goazen Durangora!


Joatekoak bazarete, aldez aurretik, jarri gurekin harremanetan!

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!