JAED elkarteak 164 familia lagundu zituen 2015ean

Anboto 2016ko api. 13a, 13:24

JAED ongintza elkarteak 2015eko balantzea egin du, eta prentsari datu esanguratsuenen berri eman dio.

Guztira Durango eta Iurretako 164 familia lagundu dituzte; 74 familiren kasuan, pobrezia energetikoari aurre egiteko jaso dute laguntza. Horren atzean elkartasunezko lan itzela dago, JAEDeko boluntarioek egunero-egunero garatzen dutena. Baina, lan gehiago egiteko prest ere badaude, hala behar bada: “Laguntza behar dutenak, etor daitezela JAEDera”, esan dute.

JAED elkarteak 50 urtetik gora daramatza arazo ekonomikoak dituzten familiei laguntzen. Batez ere jatekoa ematen egiten dute lan, eta pobrezia energetikoaren kasuan, diru-laguntza errazten dute. Pinondo Etxean dute bulegoa, eta bertan jasotzen dituzte herritarrak.

2015ean 136.000 euro inbertitu zituzten. Diru hori hainbat lekutatik dator: bazkideak, Durango eta Iurretako udalen laguntza, Gabonetako zozketa... Gainera, ikastetxe eta elkarte askoren ekarpena ere jasotzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!