Durangaldeko etxeetan lapurretan jarduten zuten bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak

Anboto 2016ko api. 11a, 17:40

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez Zaldibar, Abadiño eta Zornotzako familiabakarreko etxebizitzak erasotzea egozten zaie 16 eta 18 urteko gazteei. 

Laudioko Ertzain-etxeko agenteek 2015eko azarotik 17 etxebizitzetan lapurretan ziharduten bi pertsona atxilotu dituzte, 16 eta 18 urtekoak. Zaldibar, Abadiño eta Zornotzako erasoez gain, Bedia, Llodio, Amurrio, Luiaondo eta Arrankudiagan  leporatzen zaizkie lapurretak.

Ertzaintzaren ikerkuntza aurrera eramateko hiritarren parte-hartzea funtsezkoa izan da, beraien laguntzaz bi gazteak identifikatu baitzituzten. Asteburu eta jaiegunetan izan dira eraso gehienak. Atxilotuak, fiskaltzak  aske utzi duen 16 urteko gazte bat, eta zapatuan xedapen judizialean utzi zuten 18 urteko gizonezko bat dira.Ostiralean, Bilbo eta Zaratamoko gazteen bizilekuetan egindako erregistroan prozedura judizial bat irekitzeko behar zituzten egozteko probak batu ziren. Dirua, bitxiak, arropa, teknologia produktuak eta  ikus-entzunezko edukia lapurtzen zuten bereziki. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!