Gaixorik dauden presoen egoera plazaratuko du Sarek, Durangon

Anboto 2016ko api. 11a, 09:25

Mahai-ingurua egingo dute Berriozabal eta Lopez de Luzuriagarekin

Sare mugimenduaren Hartu Trena dinamika Durangora heldu da, eta, gaixorik dauden presoen egoera plazaratuko dute. Bihar, 19:00etan, mahai-ingurua egingo dute Sorginola gaztetxean, Inma Berriozabal eta Gotzone Lopez de Luzuriaga preso gaixo ohiek, besteak beste.

23rako ekimen ibiltaria deitu dute, 18:00etan anbulatoriotik hasita. 20:00etan izango da ekitaldi nagusia, Andra Marian, Gorka Fraile gogoan hartuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!