2002an Anbotoren proiektua sortu zenetik, hainbat eragile eta herritarren laguntzagaz egin du aurrera Durangaldeko Herri Komunikabideak. Euskaraz informatzea helburu duen ANBOTOk ezinbestekoa du herritarren laguntza bere proiektuarekin aurrera egin eta barikuro-barikuro ale berri bat ateratzeko.
Laguntza hori ematen duten lagunei nolabait eskerrak emateko asmoagaz, eta herritar gehiagori proiektuan beraien aletxoa jartzeko gonbidapena eginez, azken hilabete hauetan, ANBOTOk kanpaina berria jarri du martxan.
Anbotoren Lagun
Azken hilabete hauetan, Durangaldeko Herri Komunikabidea proiektuari babesa emateko martxan jarri duen Anbotoren Lagunen kapaina aurkezten dabil bere lekuan lekuko harpidedunen artean. Urtean, 30 euroko babesaren truke, ANBOTOk abantailaz beteriko txartel bat banatuko die laguntza hori ematen dioten herritarrei, Anbotoren Lagunen Txartela, hain zuzen.
Abantaila ugari
Anbotoren Lagunen Txartelak hainbat abantaila eskaintzen ditu. Txartel honegaz, Durangaldeko zein eskualdez kanpoko hainbat saltoki eta zerbitzutan berau erakutsi eta deskontu bereziak jasotzen dira.
Txartelaz gain, hilero, Anbotoren Lagunentzat oparien zozketa bereziak egiten dira.
ANBOTOn argitaratzen diren iragarki laburretan eta eskeletan ere deskontuak jasoko dituzte proiektuari urteko kuota horregaz babesa ematen diotenak.
Eta, horretaz guztiaz gain, ANBOTOk urtero ateratzen duen Egutegia eta Turismo gida ere emango zaie Anbotoren Lagun egiten direnei.
Nola egin lagun
Astekariaren proiektua babestuta abantailak lortu nahi dituztenek, oraintxe dute aukera, modu erraz batean, Anbotoren Lagun egiteko. Harpidedunek ANBOTOren telefono deia jasotzen dutenean aukera izango dute kanpainarekin bat egiteko.
Kanpainan parte hartzeko hauek dira aukerak: 946 816 558 telefonora deitzea, lagunak@anboto.org helbide elektronikora idaztea, anboto.org webguneko formularioa betetzea edo ANBOTO astekarian dagoen kupoia bete eta Bixente Kapanaga,9 Iurreta, helbidera bidaltzea.
Koldo Zarate (Durango): "Proiektuan sinesten dudalako egin naiz ANBOTOren lagun”Zergatik hartu duzu ANBOTO babesteko kanpainan parte hartzeko erabakia? Bidane Txopitea (Durango): "ANBOTO gustura irakurtzen dut eta merezi du bultzada bat ematea"Zergatik hartu duzu ANBOTO babesteko kanpainan parte hartzeko erabakia?
Eneko Sagardoy (Durango): "Kazetariak ezagutzeak proiektuarekiko konfiantza ematen dit"Zergatik hartu duzu ANBOTO babesteko kanpainan parte hartzeko erabakia?
|