Durangoko Astarloa eta Jose Miel Barandiaran egoitzetan, eta Zornotzako Azkuna eta Orue egoitzetan egin dituzte gaur kontzentrazioak.
Sindikatuak dio sektorean “prekarietatea nagusi” dela: "Kontratazioan egonkortasunik eza (lanaldi partzialak eta erabateko prestasuna), bitartekoen tasa handia, gehiegizko lan-kargak, soldata oso apalak, txanda etenak erabateko prestasunarekin...".
Gainera, patronalak hitzarmenerako egindako proposamena "guztiz atzerakoia" dela esan du ELAk, eta aurreko hitzarmenean adostutako klausulak kendu gura dituztela.