EPPK-k, (Euskal Preso Politikoen Kolektiboak) etxeratzean pausoak emateko, egungo legediak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzea adostu zuen, eta ildo berri hori babesteko deitu dute manifestazioa preso eta iheslari ohiek. Presoei ere zuzendu zaizkie: "Zuek barrutik egingo duzuen bide hori berori, guk kalean lagunduz, askatasunaren aldeko borroka kanpo zein barruan partekatuz". Ezker Abertzalearen ardatzei lotuta, "prozesu independentista baten borrokaren baitan" ikusten dute presoen askapena.
Presoen pausoak
Euskal Herriko Foro Sozialaren gomendioak jarraituta, adierazpen bat kaleratu zuen presoen kolektiboak, gatazkaren konponbideari begira. Bertan, legearen aplikazioa banaka eta era mailakatuan garatzeko aukera zabaldu zuten, Estatuek eskatzen dieten damuan eta beste kideen salaketan marra gorriak ipinita. Hori bai, gatazkaren ondorioen eta euren erantzukizun propioaren inguruan berba egiteko prest agertu ziren. Gatazka politikoak konponbide politikoa behar duela azaldu zuten.
Fraileren egoera gogoan
17an sakabanaketa amaitzea eskatuko dute, lehen pauso lez. 70 urtetik gorakoak eta gaixoak askatzeko "urgentzia" ikusten dute, eta Gorka Fraile durangarra izan dute gogoan bereziki.
"Amnistiaren norabidean, bidai lagun gaituzue".
Durangaldeko preso eta iheslari politiko ohien atxikimendu zerrenda:
- Esteban Barreña Egidazu
- Jabier Bazeta Larruskain
- Gotzon Beloki Ortuzar
- Natale Landa Erbias
- Patxi Roman Bravo
- Eneko Zarrabeitia Salterain
- Saioa Agirre Arauko
- Ernesto Alberdi Olano
- Josean Barreiro Zurinaga
- Pedro Berrioategortua Murgoitio
- Luis Birizuela Olano
- Garcia Mertxan
- Bixenti Goitia Batiz
- Javier Ibanez Ortuzar
- Iñaki Ibarra Cruz
- Fernan Irakulis Albizu
- Juan Luis Irakulis Albizu
- Juan Jose Larrinaga Etxebarria
- Juanjoxe Legorburu Gerediaga
- Jose Antonio Zamalloa Garamendi
- Joseba Marina Puertas
- Roberto Zabala Zamalloa
- Igor Zearreta Garai
- Jon Uriarte Legorburu
- Emilio Goitia Batiz
- Agustin Gisasola Larrinaga
- Javi Agirre Larrea
- Miren Arauco Etxebarria
- Jesús Mari Etxeandia Mezo
- Josean Agirre Etxeita
- Luis Mari Bilbao Zabala
- Pedro Bilbao Exposito
- Jesus Etxebarri Elordi
- Itziar Bernas Murgoitio
- Jon Etxebarria Luluaga
- Mikel Alonso Izurza
- Joseba Koldobika Arrese Garate
- Xabier Balantzategi Agirre
- Jugatx Duñabeitia Kintana
- Aitzol Gastañazatorre Gorritxategi
- Oier Gonzalez Bilbatua
- Iñaki Markina Andueza
- Leire Martinez Perez
- Itziar Ugarte Boto
- Iñigo Unzalu Pueyo
- Asier Virumbrales Amenabar
- Bittor Zengotitabengoa Txintxurreta
- Adur Aristegi Aragoxi
- Txaber Arruabarrena Carlos
- Iñaki Buruaga Arkarazo
- Agustin Del Hierro Upategi
- Gaizka Jareño Ugarriza
- Fernando Legarza Eguren
- Felix Zabarte Jainaga
- Xeber Zubiaga Lazkano
- Cristina Balenciaga Arruabarrena
- Adolfo Abasolo Uribe
- Eñaut Aiartzaguena Bravo
- Ander Alberdi Markina
- Josune Brabo Ibarra
- Jon Duandikoetxea Agirregomezkorta
- Iñaki Izagirre Bastero
- Humberto Merino Bilbao
- Igor Igartua Etxebarria
- Ketxus Uriarte Fernandez
- Aizeti Fernandez Zabala
- Egoitz Garmendia Vera
- Iñaki Pujana Alberdi
- Ramon Etxebarria Garitazelaia
- Iñigo Akaiturri Irazabal