Eskola materiala batzeko kanpainak apiril amaierara arte iraungo du. Durangaldeko hainbat ikastetxe eta liburu-dendetara gutunak bidali dituzte, ekimenean parte hartzeko gonbita egiteko eta materiala biltzeko guneak bertan jarri ditzaten eskatzeko.
La Otra Miradak Mongolian zentratu izan ditu bere ekimenak, batez ere, baina, iaztik, Senegaleko ikastetxe batzuetako egoera hobetzeko lanean ere badabiltza. Izan ere, bazkide bat senegaldarra da, eta hango beharrizanak azaldu zizkien. La Otra Miradako kideak Senegalen ere izan dira hango egoera bertatik bertara ezagutzeko. Horrela, aurten, Senegal hegoaldean dagoen herrixka bateko eskolarako materiala batu eta bidaltzeaz gainera, “argindarra izan dezaten eguzki-panelak jartzeko ahaleginetan ere ari gara”, La Otra Miradako Elena Ariznabarretaren esanetan. Izan ere, herrixka horretan ez dute, gaur egun, ezelango argindarrik.