Zugan Ni antzerki jaialdia iragarriko duen kartela hautatzeko lehiaketa

Anboto 2016ko mar. 15a, 19:00

Markeliñe antzerki taldeak gazteei zuzendurik antolatzen duen Zugan Ni jaialdiaren aurtengo edizioa iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu dute.

Hamabi eta hamabost urte arteko gazteek parte hartu dezakete lehiaketan, eta apirilaren 15era aurkeztu daitezke lanak. Posta elektronikoz, zuganni@markine.com edo markeline@markeline.com helbideetara; edo posta arruntez, Zornotzako 141. posta-kutxara bidali daitezke lanak.

Tablet bat jasoko du opari irabazle aukeratzen duten kartelaren egileak. Apirilaren 20an, www.zuganni.blogspot.com webgunean emango dute epaileen erabakiaren berri. Helbide horretan dago eskuragai, lehiaketaren inguruko informazio guztia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!