Ernai eta Aitzina gazte erakundeek Gazte Danbada topagunea antolatu dute, eta martxoaren 25etik 28ra egingo da, Laudion (Araba). Durangaldeko Ernaiko kideek ere hara joateko deialdia egin dute.
Azaldu dutenez, etorkizuna gaurtik lantzen hasi gura dute: “Bizi dugun egoera prekarioan, esna egotea ezinbestekoa da”. Borroka aisialdiagaz bateratuko dute, eta kontzertuetan, Durangaldeko Pixontxis eta Nevadah taldeak egongo dira.