Eguerdian, 13:00etan, Durangon eta Zornotzan Adierazpen Instituzionala irakurriko dute eta bigarren honetan ondoren kontzentrazioa egingo dute.
Arratsalderako berriz, Durangaldeko herri asko morez jantziko dira. 16:30etan Zelaietatik Traña-Matienara bizikletan joan eta bertan kalejira egingo dute. Durangon berriz, plataforma feministak manifestazioa deitu du 19:00etan Santa Ana plazan.
Durangaldeko gainontzeko ekitaldiak ere 19:00tan izango dira. Berrizen, kontzentrazioa egingo da eta Udaletxetik Urtiaga plazara joango dira. Iurretan adierazpen instituzionalaren irakurketa egingo dute eta ondoren, tarta-pastelen lehiaketa egongo da. Eta Zaldibarren,berriz, amama pelikularen emanaldia egingo dute liburutegi zaharrean,