Iurretako eta Durangoko literatur lehiaketetan parte hartzeko sasoiz

Anboto 2016ko mar. 7a, 11:00

Iurretako XIII. Literatur lehiaketara eta Durangoko Julene Azpeitia lehiaketara idazlanak bidaltzeko sasoiz daude literaturzaleak. Iurretako lehiaketaren epemuga martxoaren 11 da, eta apirilaren 22ra arte aurkeztu ahalko dira ipuin, olerki eta bertsoak Durangoko Julene Azpeitia lehiaketara.

Durangoko Udalaren euskara sailaren (Barrenkalea 17, 48200) helbidera, edo posta elektronikoz juleneazpeitia@durango-udala.net-era bidali daitezke lanak, Durangoko lehiaketaren kasuan. Adinaren araberako bost mailatan burutuko dute lehiaketa, ohi bezala, ipuinen, olerkien eta bertsoen kategorietan. Durangoko gazteek, eta 18 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan.

Iurretako lehiaketan, udaletxean, Herri Bibliotekan, edo lehiaketa@iurreta.net helbidean aurkeztu ahalko dira lehiaketara ipuinak, bertso paperak eta komikiak.

Iurretako udalaren webgunean eta www.durango-euskaraz.net webguneetan daude lehiaketen oinarriak ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!