‘anboto.org’ atariaren aplikazioa mugikorretan eskuragai dago

Anboto 2016ko mar. 4a, 10:31

Codesyntaxek garatu du ANBOTOren aplikazioa

ANBOTOk aplikazioen munduan lekua hartzearen aldeko apustua egin du. Tokikomeko beste zenbait komunikabiderekin lankidetzan, eta CodeSyntaxeko kideen laguntzagaz, abentura berri honetan murgiltzea erabaki du ANBOTOk.  Tresna berri hau komunikabide txikien arteko elkarlanaren fruitua da.

Joera berrietara moldatu behar dela ikusita, eta jakinda irakurleen %40 webgunetik datorrela, tresna berri honi tokia egingo zaio ANBOTOn. Honi esker, irakurleei erraztasun gehiago ematea lortu nahi da.

Aplikazioak zenbait abaintaila eskaintzen ditu. Irakurlea modu erraz batean sartu ahalko da ANBOTOra, eta uneoro izango ditu albiste guztiak eta agenda eskura. Horrez gain, telefono gida ere bertan izango da, eta bilatu nahi den zenbakia erraz-erraz topatu, eta segituan deitzeko aukera emango digu.

Beste ezaugarri garrantzitsu bat ere badu aplikazioak: notifikazioak mugikorrean jasotzeko aukera eskaintzen du.  Gura izanez gero,  nahi dugun herria aukeratuta, bertako albisteren bat webgunera igotzen den momentuan norberaren mugikorrean abisua jasotzeko aukera ematen du.

Abantaila hauez guztiez gain, ANBOTOra informazioa bidaltzeko aukera emango du, modu erraz batean.  
ANBOTOren aplikazio berri hau doakoa da, eta Android eta IOS sistema operatiboak dituzten mugikorretan erabiliko ahalko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!