Bost urteko iraupena izango duen programaren helburua gazte hauen laneratzea erraztea da. Langabezian dauden eta ikasten ari ez diren 20-35 urte arteko gazte kualifikatuek parte hartu ahal izango dute Hazilanen.
Proiektuan aurreikusten denez, 80 orduko prestakuntza prozesua eskainiko diete. Banakako saioak ere izango dituzte. Era berean, batez beste lau hilabeteko iraupena izango duten praktikak burutzeko aukera izango dute.