Alerta egoera matendu du Segurtasun Sailak uholde arriskuagatik

Anboto 2016ko ots. 27a, 15:49

Segurtasun Sailak EAE Uholdeen Ziozko Larrialdiko Plan Berezia alerta fasean mantentzen du. Alerta egoeran daude baita larrialdi zerbitzuak eta babes zibila ere (Ertzaintza, suhiltzaileak, udaltzaingoa, bolondres taldeak...) uholdeak izan daitezkeela aurreikusita. Gauerdira arte mantenduko da egoera hori.

URA Euskal Agentziak, Euskalmet metereologia euskal agentziak eta rodu aldundiek ibaien jarraipen intentsiboa egiten ari dira, eta, Segurtasun Sailak alerta naranja mantenduko du egun osoan prezipitazio iraunkorrengatik. Abisu oria ere mantendu dute elurragaitik eta haizeagatik.

Jaurlaritzako Larrialdi Arreta eta Metereologia Zuzendaritzak arreta izatea eskatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!