Nafarroan ekoiztutako olio bidoiak erosi daitezke Errigorako azken kanpaina honetan. Batetik, olio birjinagaz betetako bost litroko bidoiak daude, 22,50 eurotan. Olio birjina extra ekologikoa ere eros daiteke: bost litroko bidoiak 32 euro balio du.
Eskaerak otsailaren 19tik martxoaren 2ra egin ahalko dira, www.errigora.eus webgunetik, besteak beste. Bertan, izen-abizenak, herria, kontakturako telefono eta emaila eta olio mota bakoitzeko bidoi kopurua. Eskaera egiterakoan zehaztuko dira banaketa lekua, eguna eta ordua.