Oizko hegazkin istripua gertatu zela 31 urte bete dira gaur

Anboto 2016ko ots. 19a, 15:20

Wikipedia

Iberiaren 610 hegaldia Madrildik goizeko 08:00etan irten zen, eta 9:05ean Sondikako aireportuan lur hartzea aurreikusi zuten. Oizen laino itxia zegoen. Istripuaren ondorioz 148 pertsona hil ziren, 141 bidaiari eta hegazkineko zazpi langile.

 

Oiz mendiko hegazkin istripua gertatu zela 31 urte bete dira gaur. 1985eko otsailaren 19an, Boing 727, Alhambra Granada hegazkinak istripua izan zuen. Iberiaren 610 hegaldia Madrildik goizeko 08:00etan irten zen, eta 9:05ean Sondikako aireportuan lur hartzea aurreikusi zuten.

Goizeko 9:27an aireportuko kontrol dorrearen eta hegazkinaren arteko komunikazioa eten egin zen. Inauteri asteartea zen, eta laino itxia zegoen Oiz mendian. Hegazkinak EITBko antena jo eta su hartu zuen mendian behera eroriz. 148 pertsona hil ziren, 141 bidaiari eta hegazkineko zazpi langile.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!