Gaur elurra 300-400 metro ingurura egingo duela esan du Euskalmetek. Portuetatik igaro behar duten herritarrek igarri dute, batez ere, urteko lehen elurtearen eragina. Urkiola guztiz elurtuta egon da goizean, Julen Orbegozok ANBOTOra bidali digun argazkian ikusi daitekeenez. Bihar elur-kota 500-600 metroan egongo dela iragarri dute. (Argazkiak 688 635 041 watsapp zenbakira bidali ditzakezue)