Inauteriak 2016

Martitzen karnabalez, kolore berezia hartuko du Durangaldeak

Anboto 2016ko ots. 9a, 09:30

Zapatu honetan, Lantzeko inauteriez mozorrotutako koadrila, Iurretan (Argazkia: Maialen Zuazubizkar)

Zapatuko jaiaren ostean, gaurko egunez, mozorroa jantzi eta beste norbait izatera jolastuko dute hainbat herritarrek Durangaldean. Gaurko egunerako prestatu dituzten egitarauak batu ditugu albistean. Gaur, esaterako, agurtuko dute Perubele pertsonaia Zornotzan, eta mozorro lehiaketa izango dute Iurretan, Mallabian, Zaldibarren eta Zornotzan. Elorrion ere egun handia izaten dute inauterietako martitzena: Luhartz taldeak erromeria eskainiko du.

Martitzen karnabaleko egitarauak:

ATXONDO:

17:00etan, aurpegia margotzeko tailerra, tostada dastaketa, mozorro desfilea eta DJa Gaztetxean, Marixurrike aisialdi taldeak antolatuta.

 

DURANGO:

16:00-20:00 Haur parkea, Landako Gunean

16:30-19:30 Gazte diskoteka, Oihan Vegagaz, Ezkurdin (euria bada, Andra Mariko elizpean)

 

ELORRIO:

10:30: Umeen dantzak, jolasa, desfileak eta gazte parkea, plazan.

11:15ean, animazioa plazan.

16:00-18:00, gazte parkea, plazan

18:00etatik aurrera, erromeria Luhartz taldeagaz, eta txokolatada, plazan.

 

IURRETA:

17:30ean, DJ Porru, umeentzako ikuskizuna, Askondon.

18:30ean, mozorro lehiaketa, Nagusien etxean

19:00etan, txokolatada

 

MALLABIA:

14:30-16:00 Kidam magoa, eskolan.

16:30ean, txokolatada, frontoian, eta ondoren, euskal dantzak.

17:30-20:30, Ansorregi, Larrañaga eta Lutxurdiogaz, erromeria, frontoian.

18:30ean, mozorro lehiaketa.

 

ZALDIBAR:

09:30ean, kalejira herrian zehar

10:30ean, txokolatea

16:00-18:00, dantzaldia Arisk-Al DJagaz.

16:30ean, mozorro lehiaketa.

19:00etan, koadrilen jaitsiera, Gaztetxetik

 

ZORNOTZA:

17:00etan, umeentzako diskoteka, Zelaietako karpan.

18:00etan, adinekoentzako mozorro lehiaketa, luntxa eta dantzaldia, Nafarroa zentroan.

18:30ean, kalejira Perubelegaz, Zelaieta parkean hasita.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!