A-8ko bidesariaren auzia

Aldundia "tarifen eredu integral berri bat" aztertzen dabil A-8rako

Anboto 2016ko urt. 28a, 16:43

Imanol Pradales diputatuak egin du iragarpena, Batzar Nagusiek Gernikan egindako bilkuran.

Pradalesek azaldu du "tarifen eredu integral berri bat" aztertzen dabiltzala, Aldundiak gestionatzen dituen ordainpeko autobideetarako. Bere arabera, eredua onuragarria izango da erabiltzaileentzat: "Errepideok erabiltzen dituzten bizkaitarren kostu ekonomikoak txikituko ditu".

Erabaki bat hartzeko, azterketa sakona egin behar dela esan du Pradalesek, eta gaia lantzen den bitartean, polemikatik libre geratu dadila eskatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!