Gasteizen izandako hilketa salatzeko kontzentrazioak deitu dituzte

Anboto

Gasteizen lehiotik botata gero hil den 17 hilabeteko neskaren heriotza salatuko dute udalek deitutako kontzentrazioetan. Bestalde, Durangoko Plataforma Feministak ere kontzentrazioa deitu du biharko, eguena. Iluntzeko 20:00etan izango da, Andra Marian.

Berrizen, gaur egingo dute elkarretaratzea, 19:30ean, Urtiaga plazan.

Zaldibarren, biharko ipini dute hitzordua. Udaletxeko plazan, 18:30ean egingo dute kontzentrazioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!