A-8ko bidesariaren auzia

Durangaldeko A-8an hobariak aplikatzeko eskatu dio PSE-EEk Aldundiari

Anboto 2016ko urt. 25a, 17:27

Durangaldeko PSE-EEk prentsa oharrean azaldu duenez, Bizkaiko Foru Aldundiari A-8ko bidesarien inguruan "beharrezkoak diren neurriak" hartu ditzala eskatu diote eskualdeko erabiltzaileentzat suposatzen duen gastua dela-eta.

Sozialistek  ikerketa bat egitea proposatzen dute alternatiba bakoitzak zein efektu izango lukeen jakin ahal izateko eta Durangaldeko erabiltzaileen gastua jaisteko. Sozialisten udal taldeek aldarrikapen hauek mozioen bidez aurkeztuko dituzte eskualdeko plenoetan. Prentsa oharrean diotenez, "EAJk ere sinatu ditu mozio hauek".

Gaineratu dutenez, "sozialisten erreklamazioei esker, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat deskontu aplikatu zituen". Hala ere, 2016an tarifen igoerak laguntzak berraztertzea beharrezko egiten duela diote sozialistek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!