Prentsa ohar bidez azaldu dutenez, eskola umeak dituzten gurasoei zuzendutako ekimena da, batez ere, baina gaiarekiko interesa dutenek ere badute parte hartzeko aukera. Inskripzioa egiteko, 94 620 05 20 telefonora deitzea edota prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera idaztea eskatu dute antolatzaileek.
Gai ugari
Hainbat izango dira Guraso Eskolako bost ikastaroetan jorratuko dituzten gaiak: haurtzaroko edota nerabezaroko prebentzioa, guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa, afektibitatea, emozioen oreka, frustrazioen gestioa, edota autoestimua, adibidez.