Sindikalgintzaren erronkez hausnartu dute LABeko eskualdeko delegatuek

Anboto 2016ko urt. 25a, 09:36

Traña-Matienan egindako asanbladan Durangaldeko LABeko ehun delegatu baino gehiago batu ziren. "Benetako eraldaketa prozesu baterantz" egin beharreko pausuez eta sindikatuekiko desafekzioaz berba egin zuten, besteak beste.

Gaur egungo egoeraren argazkia egin, eta beharrezkoak diren erabakiak hartzea izan da asanbladaren helburua. Prentsara igorritako oharrean azaldu dute eraldaketarako egin beharreko sindikalgintza berriari buruz berba egin dutela asanbladan: "Historia osoan LABen proiektuak inoiz baino babes gehiago lortu arren, ez gara horretan geratuko. Etorriko diren garai gogorretaz kontziente gara, eta ez ginen jaio emaitza sindikalaz bizitzeko, jendartea eraldatzeko baizik".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!