Lan mundura, norbere lana sortuz bueltatzea da egitasmoaren azken xedea. Horretarako, hiru fasetan banatuko da plana. Lehenik, ekintzailetzarako trebetasunak garatuko dituzte. Gero, negozio plan bat landuko dute, eta azken pausoa, enpresa eratu eta jarduera altan ematea izango da.
Hiru hile iraungo dute lehen bi faseek, eta partaideek, hilero 350 euro jasoko dituzte laguntza ekonomiko lez. Enpresa sortzean, 5.000 euroko laguntza bat hartuko dute, hasierako gastuei aurre egin ahal izateko.