EH Bildu Arabako mugikortasun diputatuagaz batzartu da, autobus-linearen auziaz berba egiteko

Anboto 2016ko urt. 18a, 08:55

Durango-Gasteiz autobus linearen zerbitzua hobetzeko helburuz, EH Bildu Arabako mugikortasun diputatuagaz batzartu da. Hain zuzen ere, lineak zeharkatzen dituen herrietako ordezkariak egon ziren batzarrean. Koalizioak dioenez, diputatuak “berandu” dabiltzala eta alegazioei ez dietela erantzun baieztatu zien. Baina, “gaia lehentasunez” hartuko duela ere esan ei zien. 2016ko uda osterako autobus berriak eta ordutegi gehiago edukitzea espero dute.

Bestalde, hainbat erabiltzaile kexu agertu dira sare sozialetan, goizeko lehen autobusaren ordutegia abisurik barik aldatu behar zutelako. Baina, azkenean, bere horretan utzi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!