Moztu lotzen gaituzten sokak! lelopean egingo dute Durangaldeko Autogestioaren Eguna, urtarrilaren 30ean. Eskualdeko gazte asanbladak eta autogestioan diharduten hainbat eragile dabiltza eguna antolatzen. Hausnarketa eztabaidak, tailerrak eta jaia izango dituzte. Hona hemen Durangaldeko gazteen Aittu komunikabideak deialdiagaz egindako bideoa.