Aurtengo Guraso Eskolan bost ikastaro eskainiko dituzte, eta urtarrilaren 29ra arte eman ahal da izena. Eskola umeak dituzten gurasoei zuzendutako ekimena da batez ere, baina gaiarekiko interesa dutenek ere badute aukera. 94 620 05 20 telefonora deitzea edota prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera idaztea eskatu dute antolatzaileek.
Hauek dira bost ikastaroak:
- Haurtzaroko prebentzioa, komunikazioaren eta autoestimuaren bidez
- Nerabezaroa eta drogak: zelan prebenitu?
- Afektibitatea heztzen haurtzarotik
- Tentsioak baretu, emozioak orekatu, frustrazioak kudeatu
- Autoezagutza, autoestimua, konfiantza eta segurtasuna