Errege Magoek Durangaldea bisitatuko dute

Anboto

Errege Magoek Durangaldeko hainbat herri bisitatuko dituzte gaur arratsaldean. 

Errege Magoek Durangaldea bisitatuko dute gaur. 17:30ean Berrizen izango dira. Komentutik Olakueta plazara joango dira. Ondoren, txokolatea hartzeko aukera egongo da. Durangoko kaleetan ere ibiliko dira.vIurretatik irtenda, 18:30ean  Frai Juan Zumarragan izango dira. Ondoren Ezkurditik igaroko dira Udaletxe plazara joateko.20:00etan Andra Mariko elizpean egongo dira. Elorrion 17:00etan ospatuko dute Errege Magoen gaua. Mañarian berriz, Erregeek 18:30ean jarri dute hitzordua plazan. Ordu horretan, Zaldibar ere bisitatuko dute. Ibilbidea: Olazar, Euskal Herria, Arantzamendi, Euskal Herria eta udaletxeko plaza. Zonotzan, 18:00etan Erregeen desfilea hasiko da Biarritz industrigunean eta Gudari eta San Migel kaleetatik joango da Herriko plazara heldu arte. Han nahi duten umeek Errege Magoekin egoteko aukera izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!