Ekimenaren bultzatzaileek Durangaldeko AP-8an igoera gehiago ez! AP-8 libre! goiburua jarri diote sinadura bilketari. Atxekimenduak gorantza doaz etengabe. Idatzian azaltzen dutenez, "Durangaldeko bizilagunak haserre gaude AP-8aren bidesarien etengabeko igoerekin. Bizkaian autopista honen mantenu ekonomikoaren arduradun nagusiak gara. Gainera, sarritan eskaintzen dituen zerbitzuak minimoetan aurkitzen ditugu: erreilak itxita, obrak... Alternatiba bakarra saturatuta dagoen N-634 errepidea da. Horregatik, zentzugakeria handia dela deritzogu bidesaria %2,5 igotzea 2016an, eta bidesari hauek kentzea exijitzen dugu". Ondorengo loturan ikus daiteke ekimena zertan den. Eskaera Interbiakera, Bizkaiko Foru Aldundira eta Eusko Jaurlaritzara bideratu dute.