Urtarrilaren 9an dispertsioaren aurka egingo den manifestazioa babestu du LABek

Anboto 2015ko abe. 22a, 14:11

Durangaldeko LABeko kideek kontzentrazioa egin zuten barikuan Durangon, eta Sare mugimenduak deitutako mobilizaziora joateko deia egin zuten.

Langile guztiei urtarrilaren 9an Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egitera deitu eta, gainera, "lantokiz lantoki preso eta iheslari guztien etxeratzea aldarrikatzeko dinamika indartzeko konpromisoa" hartu du LAB sindikatuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!