Durangaldeko lau erakundek Bikain Ziurtagiria jaso dute

Anboto 2015ko abe. 22a, 10:12

Koikili aterpetxeak, San Jose Jesuitak ikastetxeak, Kurutziaga Ikastolak eta Anboto Komunikabideak-ek jaso dute aurten Bikain Euskararen Kalitatearen Ziurtagiria.

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu zituen atzo arratsaldean Gasteizko Europa Jauregian. Ekitaldian Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta Confebaskeko presidente Roberto Larrañagak parte hartu zuten. Guztira, 65 erakundek jaso dute aurten ziurtagiria. Tartean Durangaldeko lau erakundek lortu dute errekonozimendu hori. Koikili aterpetxeak, Kurutziaga ikastolak eta Anboto Komunikabideak-ek Urrezko Bikain Ziurtagiria jaso dute eta San Jose Jesuitak ikastetxeak zilarrezkoa.

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak ekitaldian azaldu zuenez, Bikainek jauzi kuantitatiboa eman du. Aurreko zazpi urteetan bataz beste 28 enpresa izan dira ziurtagiria jaso dutenak. 2015ean berriz, 65 erakunde izan dira ziurtagiria lortu duteneak. Era berean, Baztarrikak aurreratu zuenez, Bikain enpresetan ez ezik administrazio eta erakunde publikoetara zabalduko dute. Ponderazioa zorrotzagoa izango da administrazioarentzat legeria bera kontuan harturik. Bestalde, Bikain berrituak, ebaluazio sistema arinagoa izango du.

Iñigo Urkulluk azaldu zuenez, "eredu zarete ongi merezitako ziurtagiriak jaso dituzuen 65 enpresak". Bikain ziurtagiriak banatzea posible egiten duten erakundeetako ebaluatzaileen lana nabarmendu zuen lehendakariak.Gaineratu zuenez, "euskara ari du dio leloak zuen enpresetan. Modu lasai eta sarkorrean. Zuen enpresetako lan sistemetan euskara bere tokia harzten ari da".

 

Bikain2

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!