Ahal Dugu indartsu sartu da Durangaldean

Anboto 2015ko abe. 20a, 21:36

EAJ izan da indar bozkatuena Durangaldean. EH Bilduk, jaitsiera nabarmena izan du. Durangon eta Zornotzan, Ahal Duguk EH Bilduk baino emaitza hobeak lortu ditu eta herri bi horietan EH Bilduri aurrea hartu dio. Abadiñon, Ahal Dugu izan da indarrik bozkatuena.

Espainiako Kongresurako hauteskundeetan EAJ izan da indar bozkatuena Durangaldean. Hala ere, 2.011ko emaitzekin alderatuz jeltzaleek 778 bozka galdu dituzte. EH Bilduk, jaitsiera nabarmena izan du. Orain lau urteko emaitzekin alderatuz. 4.037 bozka gutxiago eskuratu ditu, eta eskualdeko bigarren indarra izateari utzi dio. Izan ere, Ahal Duguk EH Bilduk baino 68 boto gehiago lortu ditu Durangaldean. Ahal Dugu alderdirik bozkatuena izan da Abadiñon (1.027), bigarren indarra izan den EH Bilduk baino 36 boto gehiagorekin.

Esanguratsua da, eskualdeko bi herri handienetan, Durangon eta Zornotzan, Ahal Duguk EH Bilduk baino emaitza hobeak lortu dituela: Durangon 976 bozka gehiago eta Zornotzan 288. Horrela, Ahal Dugu bi herri hauetan, EAJren atzetik, bigarren indarra izatera heldu da EH Bilduri aurrea hartuz.

PSE-EEk beherakada izan du. Orain lau urte baino 2.539 bozka gutxiago jaso ditu. Hain jaitsiera nabarmena ez, baina PPk ere boto dezente galdu du: 1.668. Kopuru horren zati bat Ciutadans alderdira joan dela ematen du: 1.150.

Abstentzioaren zifrak orain lau urtekoekin alderatuta ia maila berean (%26) mantendu direla kontuan hartuta, badirudi Ahal Duguk izan duen gorakada EH Bilduren eta PSE-EEren beherakadarekin lotura izan duela.

Herririk herri, Atxondon, Berrizen, Durangon, Garain, Iurretan, Mañarian eta Zornotzan EAJ izan da alderdi bozkatuena. Elorrion, Izurtzan, Mallabian, Otxandion eta Zaldibarren, ostera, EH Bilduk eskuratu ditu bozka gehien.

 

2015EKO EMAITZAK

 

2015

 Bozka
 Kopuru
 osoa    

 EAJ

 EH-BILDU

 PSE-EE

 PP

   IU-UpeC

 Ahal Dugu

 Ciutadans 

     Abstentzio

 Zuri

Abadiño

  4.191

  903

     991

    537

 394

   69     1.027      137     %28.14    37

Atxondo

  821

  281

     267

     51

  32     4      155        9     %27.60    7

Berriz

  2.569

  742

     545

    283

 173    40      626       74     %28.52    16

Durango

  15.932

 4.899

    2.910

   1.491

 1.478   312     3.886      483     %27.69   113

Elorrio

  4.188

 1.201

    1.323

    387

 315    60       735       70     %26.97    32

Garai

  201

  96

      61

     4

  7     3       18        8     %17.28    2

Iurreta

  2.130

 556

     450

    339

 222    38      413       62     %27.75    17

Izurtza

  153

  57

      71

     2

  6     0       11        1     %22.73    0

Mallabia

  691

 222

     241

    52

 25     4      114       20     %28.91

   4

Mañaria

  317

 145

     112

     4    7     0       43        2     %21.14    1

Otxandio

  728

 250

     323

    23  13     3      101        1     %25.26    5

Zaldibar

  1.660

 388

     399

   258

 161    31      344       45     %29.42    6

Zornotza

  10.519

 3.485

    2.220

   1.004

 511    248      2.508     238     %26.64   76

 

GUZTIRA:

EAJ: 13.225 // Ahal Dugu: 9.981 // EH BILDU: 9.913 // PSE-EE: 4.435 // PP: 3.344 // IU-UpeC: 812 // Ciutadans: 1.150

 

2011KO EMAITZAK

 

2011

 

 Errolda

 EAJ

 AMAIUR

 PSE-EE

 PP

   EB

  Besteak

 Abstentzio  Baliogabe  

Abadiño

  5.838

 952

 1.431

 788

 574

 117  135  %30.85  20  

Atxondo

  1.179  269  399  82  62  23  13  %26.50  9  

Berriz

  3.763  843  826  446  266  96  94  %30.15  18  

Durango

  21.475  5.218  4.204  2.513  2.150  479  565  %28.70  34  

Elorrio

  5.831  1.233  1.795  576  435  77  75  %27.42  34  

Garai

  265  107  88  4  10  1  2  %17.49  1  

Iurreta

  3.069  596  612  447  308  64  63  %30.72  18  

Izurtza

  216  58  102  5  3  4  0  %19.91  1  

Mallabia

  981  218  324  74  51  16  15  %27.74  6

 

Mañaria

  398  130  139  9  6  0  2  %27.20  3  

Otxandio

  1.006  258  433  40  39  11  3  %21.11  9  

Zaldibar

  2.371  360  513  335  252  49  48  %32.70  16  

Zornotza

   3.761  3.108  1.655  856  385  175  %27.39  101  

 

GUZTIRA:

EAJ: 14.003 // AMAIUR: 13.974 // PSE-EE: 6.974  // PP: 5.012 // EB: 1.322 // BESTEAK: 1.190

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!