Tontxu Rodriguez: "Herritarren % 80k aldaketa gura du"

Anboto 2015ko abe. 17a, 15:30

Durangoko kaleetan zehar arrosak banatzen ibili dira gaur, PSE-EEko kideak. Euren artean, Tontxu Rodriguez eta Idoia Agorria Senaturako hautagaiak egon dira, eta Gobernuan aldaketa emateko beharra aldarrikatu du Rodriguezek.

Deustobarometroko datuak aipatuta, Espainian bezala, Euskal Herrian ere aldaketa gogoa dagoela esan du: “Euskal Herritarren %80k aldaketa gura du”. Bere ustez, “alderdi sozialista da aldaketa bermatu dezakeen alderdi bakarra”. PPren gestioa kritikatu du: “PPk egindako kalte guztia, berdintasun eta gardentasun falta, atzean uzteko garaia da”.

Sanchezen aurkako kanpaina salatu du: “Kanpaina gogorra eta gaitza izan da alderdi sozialistarentzat, denak Pedro Sanchezen kontra lerrokatu direlako, eskumaren aurka beharrean”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!