Banaketa zentroetako bat Durangaldean zuen droga trafikatzaile sare bat desegin du Ertzaintzak

Anboto 2015ko abe. 17a, 11:16
Ertzaintzak atzemandako drogak (Iturria: Ertzaintza.net)

Ertzaintzatik jakineragin dutenez, uste dute Durangaldean eta Goierrin zituztela banaketa-puntuak. Lau pertsona atxilotu dituzte, speeda eta haxixa Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan eskala handian banatzea leporatuta. Atxilotuetako bi espetxeratu egin dituzte.

Eibarko ertzain-etxeko poliziek egin dute operazioa. Ermua inguruan purutasun handiko speeda banatzen zari zirela atzeman zuten, eta horren atzean iaz desegindako sare bati lotutako taldea egon ahal zela pentsatu zuten. 9 kilo speed, 20 kilo haxix eta droga mozteko materiala atzeman dituzte, baita 25.000 euro eta lau ibilgailu ere.

Speeda Herbeheretatik jasotzen zutela uste du Ertzaintzak, eta haxixa, Iberiako penintsulako hegoaldetik. Ertzaintzako ikertzaileek droga leku batetik bestera eroaten harrapatu zuten taldeko kide bat Ermuan, eta atxilotu egin zuen. Hurrengo orduetan, sareko beste hiru kide atxilotu zituzten Durangon eta Tolosan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!