Hamadako Izarrak: "Umeak oso pozik egon dira gu han ikusita"

Anboto 2015ko abe. 15a, 18:11

Elorrioko hainbat herritarrek egin lez, Durangaldeko Hamadako Izarrak elkarteko kideak ere Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetan egon dira.

Iaz sortu zen Hamadako Izarrak elkartea, ume saharauien harrera familia izan diren herritar batzuen eskutik. Udan udaleku propioa egin zuten Atxondon, eta 15 ume ekarri zituzten Tindufeko basamortuko bero eta egoera zailetik oporrak hartzeko. Azken egunetan elkarteko kide bi kanpamenduetan izan dira, uholdeen ostean umeak zelan dauden ikusi eta laguntzeko. "Umeak oso pozik egon dira gu han ikusita", esan digu Garazi Etxebarriak. Gainera, euren familiak ezagutzeko aukera eduki dute. Datorren udan ere ume berberak ekarriko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!