Zornotzan lan istripuak salatuko dituzte ordu berean, eta 11:45ean elkarretaratzea burutuko dute Erreferendum plazan. Ermuan, bestalde, aparteko orduen aurka mobilizatuko dira 10:30ean, Orbe kardenalaren enparantzan.
Etxaide, Durangon
Herrikako mobilizazio horien ostean, Durangon elkartuko dira manifestariak, 13:00etan. Landako Gune ondoko tximinian ipini dute hitzordua, eta Eremu guztietan prekarietatea borrokatu izango da lema. Oharrean aurreratu dutenez, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak parte hartuko du ekitaldian.
Lantokietan hainbat baldintza bermatzea eskatu du LABek prentsa deialdian: 35 orduko lan astea, 1.200 euroko gutxieneko soldata, aukera berdintasuna, laneko osasuna eta euskararen erabilera.