Eguerdiko 12:00etan irtengo da mobilizazioa Plaza eliptikotik, eta Arriagaraino joango da. Han izango dira Durangaldeko EH Bilduko hautetsiak ere. Konstituzioaren aurka egin dute oharrean: "Euskal Herriak eta
Espainiako estatuaren barruan bizitzera kondenatuta dauden herriek pairatzen dugun inposizioaren, ukazioaren eta mehatxuaren adierazle nagusia da". Hori dela-eta, independentziaren aldeko mezua zabalduko dute.