Prekarietatearen aurkako kanpaina ipini du martxan ELA sindikatuak

Anboto 2015ko aza. 23a, 09:26

“Soldata ziztrinak eta enpresen etekinak ikusgai” ipintzea da kanpainaren helburuetako bat.

“Gobernu eta enpresariek krisia amaitu dela esan arren, kaleko jendeak eta langileok  badakigu hori ez dela egia. Errealitate laboral eta soziala lazgarria da”. ELA sindikatuko Arrate Elkororen adierazpenak dira horiek. Izan ere, prekarietatearen aurkako kanpaina ipini du martxan sindikatuak, eta antolatzeko beharra zabaldu gura du beharginen artean.

Elkorok azaldu duenez, “soldata ziztrinak eta enpresen etekinak ikusgai” ipintzea da kanpainaren helburuetako bat. Gainera, “sindikatuaren balioa eta garrantzia azpimarratzea, eta aldarrikapenak indartzea” ere nahi dute.
ELAren ordezkariaren ustez, gaur egungo errealitatea Madrilen eta Europan ezarritako politiken ondorio da. Bestalde, Eusko Jaurlaritzari murrizketa gehiago egitea leporatu dio. 2016rako aurrekontuekin, “Jaurlaritzak saldu gura duen gezurra agerian” geratu da Elkororen iritzian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!