Launa upategia, The Wall Street Journal egunkarian goratua

Anboto 2015ko aza. 4a, 13:43

AEBetako egunkari ospetsuak nazioarteko ardoen inguruko artikulu bat publikatu du, eta onenen artean kokatu du Durangaldeko Unzalu eta Gaztelurrutia familien upategitik datorren ardo bat, 'Launa Selección Familiar Crianza' hain zuzen ere.

Tha Wall Streets Journal egunkariak New Yorkeko bost adituk egindako balorazio bat argitaratu du, eta bertan 40 dolarreko kostua gainditzen ez duten 21 nazioarteko ardo aipatzen dituzte, smoothy wines edo ardo finen atalean. Horien artean bost nabarmendu ditu, eta batez ere bi, nazioartean edukitako arrakastagatik. Hain justu ere, Launarena da goretsitako bi ardo horietako bat, 17 dolarreko kostua daukan 'Launa Selección Familiar Crianza'. Artikuluan, ardo hori "fina eta suabea" dela nabarmendu dute, eta fruitu gorrien eta bainillaren zapore puntuak dituela ere bai.

Mañaria eta Berrizko familia da Launaren atzean dagoena, eta Guardian (Arabar Errioxa) dute upategia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!